Erabiltzailea: Pasahitza:
Bizikasi

Lanbide Heziketako
Bitartekotza Zerbitzua
Albisteak

2013-2014 2013-2014 ikasturterako Batxilergoan aurrematrikula egiteko epea ireki da

Astelehena, 2013eko Maiatzaren 06a

Maiatzaren 2an ireki da 13-14 ikasturterako Batxilergoan eskabideak aurkezteko epea, EAEko ikastetxe publiko nahiz itunpeko pribatuetan.

Azken urteotan ohiko bihurtu den legez, izena emateko bi bide izango dira. Internet bidez online egin nahi dutenek, maiatzaren 2tik 13ra bitarteko epea izango dute (www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net), eta ondoren maiatzaren 14a baino lehen aukeratutako ikastetxera joan beharko dute derrigorrezko dokumentazioa aurkezteko. Aurrematrikula ikastetxeetan bertan egiteko berriz, maiatzaren 2tik 14ra arteko epea egongo da.

Kontuan hartu beharreko egutegia:

* Maiatzaren 2tik 14ra: Aurrematrikula egiteko epea (online maiatzaren 2tik 13ra).

* Ekainak 3: Onartuen eta ez onartuen behin behineko zerrendak argitaratuko dira.

* Ekainaren 3tik 7ra: Behin behineko zerrendei erreklamazioak egiteko epea.

* Ekainak 11: Onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak argitaratzea.

* Ekainaren 20tik uztailaren 5era: Matrikula egiteko epea.

Bilatzailea

Kategoriak

Harremana

Miren -943769394- Bizikasi
Nuria -943797900- IEFPS Aretxabaleta Lanbide Eskola

Gurekin harremanetan jarri nahi al duzu ? Beherako botoia klikatu besterik ez duzu egin behar.

Kontaktua
Design by Shareweb