Erabiltzailea: Pasahitza:
Bizikasi

Lanbide Heziketako
Bitartekotza Zerbitzua
Albisteak

Teknologiari Teknologiari buruzko tailerrak, Azkue Fundazioaren eskutik

Asteartea, 2018eko Urtarrilaren 30a

Azkue Fundazioak, Talaios kooperatibarekin elkarlanean, teknologiari buruzko doako ikastaro desberdinak antolatu ditu, “Sartu gurekin teknologiaren ur handitan” lelopean. Ekimenaren helburu nagusia herritarrei prestakuntza eskaintzea eta ikuspuntu kritiko batetik oinarrizko kontzeptuak era teoriko-praktikoan azaltzea da. Ikastaro bakoitzak (hilero bat egingo da) 12 orduko iraupena izango du (ostiral goiz eta arratsaldean eta larunbat goizean).

Hitzorduak otsailaren 23an eta 24an, martxoaren 23an eta 24an, apirilaren 20an eta 21ean, maiatzaren 18an eta 19an eta ekainaren 22an eta 23an izango dira. Besteak beste, honako gai hauek jorratuko dituzte: burujabetza teknologikoa, web teknologiak, App Inventor programa, gaitasun digitalak eta talde komunikazioa.

Bilatzailea

Kategoriak

Harremana

Miren -943769394- Bizikasi
Nuria -943797900- IEFPS Aretxabaleta Lanbide Eskola

Gurekin harremanetan jarri nahi al duzu ? Beherako botoia klikatu besterik ez duzu egin behar.

Kontaktua
Design by Shareweb