Erabiltzailea: Pasahitza:
Bizikasi

Lanbide Heziketako
Bitartekotza Zerbitzua
Albisteak

Urtarrilaren Urtarrilaren 29an ireki da 2018-2019 ikasturterako aurrematrikula epea

Asteartea, 2018eko Urtarrilaren 30a

'Handitzen, handitzen... mundua eskura izateko' lelopean, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak aurkeztu du kanpaina.
Kartela/

2018-2019 ikasturtean unibertsitatekoa ez den hezkuntzan aurrematrikula egiteko epea urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra bitartean egongo da zabalik. Internet bidez eginez gero, egun bat lehenago amaituko da epea, otsailaren 8an.

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak eman du Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan aurrematrikula egiteko kanpainaren berri, "Handitzen, handitzen…mundua eskura izateko" lelopean.

Ikastetxeren batean sartzeko eskaria eskaintza baino handiagoa denean ezartzen diren neurriak aldatu egingo dituzte aurten, Uriartek azaldu duenez.

Behin-betiko zerrenden berri martxoaren 22an emango dute, eta apirilaren 23ra arte egongo da zabalik helegitea jartzeko epea. Apirilaren 11n, bigarren eta hirugarren aukeren zerrendak argitaratuko dituzte.

Bilatzailea

Kategoriak

Harremana

Miren -943769394- Bizikasi
Nuria -943797900- IEFPS Aretxabaleta Lanbide Eskola

Gurekin harremanetan jarri nahi al duzu ? Beherako botoia klikatu besterik ez duzu egin behar.

Kontaktua
Design by Shareweb