Erabiltzailea: Pasahitza:
Bizikasi

Lanbide Heziketako
Bitartekotza Zerbitzua
Albisteak

Ikerketa Ikerketa lanetan laguntzeko Ikasiker bekak

Astelehena, 2018eko Ekainaren 18a

Programaren helburu nagusia unibertsitate ikasleek oinarrizko ikerketa aplikatuaren arloko lanak gertu gertutik ezagutzea da.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak Ikasiker beka programaren deialdia egin du, 2018ko irailaren 1etik 2019ko irailaren 30era bitarteko eperako. Guztira, 160 beka eskainiko dituzte, Euskadiko unibertsitate ikasleei zuzenduta. Euren ikasketak burutzen dituzten bitartean Eusko Jaurlaritzak aitortutako Euskal Unibertsitate Sistemaren ikertaldeetan (oinarrizko ikerketa eta bikaintasun zentroak, ikerketa sanitarioko institutuak eta ikerketa kooperatiboko zentroak) lanean aritzeko parada izango dute.

Programaren helburu nagusia unibertsitate ikasleek oinarrizko ikerketa aplikatuaren arloko lanak gertu gertutik ezagutzea da. Bi modalitate abiaraziko dituzte: A modalitatea (2018ko irailetik 2019ko ekainera, 120 beka, bakoitza 2.500 eurokoa) eta B modalitatea (2019ko ekainetik irailera, 40 beka, bakoitza 500 eurokoa).

Bilatzailea

Kategoriak

Harremana

Miren 943769394 Bizikasi
Ohiane 94379790- IEFPS Aretxabaleta Lanbide Eskola

Gurekin harremanetan jarri nahi al duzu ? Beherako botoia klikatu besterik ez duzu egin behar.

Kontaktua
Design by Shareweb