30 urte baino gutxiagoko gazteei zuzenduta egongo dira, eta 6 eta 12 hilabete arteko iraupena izango dute.
IHOBEk, ACLIMAk eta Novia Salcedo Fundazioak “Igurumen Praktikak” deritzon programa abiarazi dute aurten ere. Euskadiko gazteen gaitasunak eta prestakuntza hobetzea du helburu nagusi, ingurumenarekin lotutako enpresetan praktikak egiteko aukera emanda.
2018an 6 plaza eskainiko dira guztira. Bekak 30 urte baino gutxiagoko gazteei zuzenduta egongo dira, eta 6 eta 12 hilabete arteko iraupena izango dute. Aurrekoaz gainera, hautagaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: ingurumen adarretako batean, kimikan, biologian edo ingeniaritzan unibertsitate edota lanbide heziketa ziklo titulua izatea, Euskadin bizitzea, aurretiaz 6 hilabete baino gehiagoko praktikak egin ez izana eta lan esperientziarik ez izatea.
Eskaerak egiteko epea azaroaren 30era arte irekita egongo da.
Iturria: Novia Salcedo Fundazioa.