Erabiltzailea: Pasahitza:
Bizikasi

Lanbide Heziketako
Bitartekotza Zerbitzua
Albisteak

30 30 gaztek prestakuntza jasoko dute Zinelekun

Asteazkena, 2019eko Apirilaren 10a

Zineleku programaren 4. edizioa egingo dute aurten. Orotara 30 plaza eskainiko dituzte, 18 eta 29 urte arteko gazteei zuzenduta. Arabako hiriburuan uztailaren 16tik 27ra bitartean antolatu diren ikastaroetan ikus-entzunezko produkzio eta sorkuntza teknikak ikasteko abagunea izango dute.

Programan parte hartu ahal izateko, derrigorrezkoa izango da Euskadin, Nafarroan edo Iparralden bizitzea. Parte-hartzaileek ikus-entzunezko lan propioak sortuko dituzte (gutxienez, 4 bakoitzak), artista eta zinemagile ezagunen laguntzarekin. Labur-labur esanda, programak diziplina anitzeko prestakuntza emango du.

Bilatzailea

Kategoriak

Harremana

Miren 943769394- Bizikasi
Ohiane 94379790- IEFPS Aretxabaleta Lanbide Eskola

Gurekin harremanetan jarri nahi al duzu ? Beherako botoia klikatu besterik ez duzu egin behar.

Kontaktua
Design by Shareweb