Erabiltzailea: Pasahitza:
Bizikasi

Lanbide Heziketako
Bitartekotza Zerbitzua
Albisteak

Gazteria Gazteria Zuzendaritzak Auzolandegiak programa abiarazi du; Euskadin 170 plaza daude

Asteazkena, 2019eko Apirilaren 17a

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak antolatzen duen Auzolandegiak programak 170 plaza eskainiko ditu, hiru lurraldeetan banatuta. 2019. urte honetan, 8 auzolandegi egingo dira, eta guztiak 15 eguneko txandetan, Lekeitioko auzolandegia izan ezik, 2 txanda izango baititu.

Horietako hiru nazioarte-eremukoak izan dira eta 5 estatu-eremukoak. Izena emateko epea apirilaren 16tik 24ra bitartean egongo da zabalik, eta, horretarako, Interneten eskuragarri dagoen inprimaki bat bete beharko da: www.gazteaukera.euskadi.eus. Euskadiko parte-hartzaileek beste autonomia-erkidego batzuetan eta atzerrian dauden beste auzolandegi batzuetan ere eman ahalko dute izena Plazen trukean, beste erkidego batzuetako eta atzerriko gazteek Euskadiko auzolandegietan parte hartzea aurreikusten da.

Bilatzailea

Kategoriak

Harremana

Miren 943769394- Bizikasi
Ohiane 94379790- IEFPS Aretxabaleta Lanbide Eskola

Gurekin harremanetan jarri nahi al duzu ? Beherako botoia klikatu besterik ez duzu egin behar.

Kontaktua
Design by Shareweb