Erabiltzailea: Pasahitza:
Bizikasi

Lanbide Heziketako
Bitartekotza Zerbitzua
Albisteak

BIME BIME PRO Campus+ programan izena emateko deialdia ireki dute

Asteazkena, 2019eko Apirilaren 17a

Lanbidek, EURESek eta Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak elkarlanean antolatu dute.

BIME PRO Campus+ etorkizunean musikaren industrian lan egin nahi duten gazteei (18-28 urte) zuzendutako prestakuntza programa berezia da. Oraingo honetan, hitzaldiak eta tailerrak antolatu dituzte, sektoreko adituen eskutik. BIME PRO Campus+ programa Euskadiko nahiz Estatuko 32 ikasleren bila ari da. Musikaren industria gertu-gertutik ezagutu ahalko dute. Bost eguneko iraupena izango du, eta urriaren 28tik azaroaren 1era bitartean egingo da.

BIME PRO Campus+ programan parte hartzeko hautatzen dituzten pertsonek erronka teoriko-praktiko bat gainditu behar dute. Lanbidek, EURESek eta Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak elkarlanean antolatu dute.

BIME PRO Campus+ programari buruzko informazio guztia.
 

Bilatzailea

Kategoriak

Harremana

Miren 943769394- Bizikasi
Ohiane 94379790- IEFPS Aretxabaleta Lanbide Eskola

Gurekin harremanetan jarri nahi al duzu ? Beherako botoia klikatu besterik ez duzu egin behar.

Kontaktua
Design by Shareweb