Erabiltzailea: Pasahitza:
Bizikasi

Lanbide Heziketako
Bitartekotza Zerbitzua
Albisteak

BEHAR-EKIN BEHAR-EKIN egitasmoa ezagutzen?

Osteguna, 2020eko Ekainaren 11a

Bergarako LHL Elkarteak Miguel Altuna LHIIren kolaborazioarekin eta Kutxa Fundazioaren laguntzari esker martxan ipini duen BEHAR-EKIN prestakuntza jarduera aurkeztu nahi dizuegu.

Egitasmo honen helburu nagusia, parte hartzaileen enplegagarritasuna hobetzea da, horretarako norbanakoen beharrak eta lanbide beharrak uztartuko direlarik.

· Nola? Gizarte-laneratze prozesu baten parte hartuz eta ikasketa plan baten bidez, lehen mailako profesionaltasun ziurtagiri bat lortuz, besteak beste.

Ikasketa plana lau ataletan banatuko da:
- Harrera, orientazioa eta etengabeko laguntasuna.

-  Formazioa: Hizkuntza eta matematika maila hobetzera eta IKTen erabilera indartzera bideratua.

- Zeharkako gaitasunak lantzea: Komunikazioa, talde-partaidetza, lan arriskuen prebentzioa, genero-berdintasuna, lan bilaketa prozesua eta norbanako bakoitzaren balore, gaitasun eta jarrerak baloratzea.

-  Lehen mailako profesionaltasun ziurtagiria: Biltegiko Jarduera Lagungarria (COML0110) ziurtagiria lortzeko formazioa jasoko dute.


· Nori zuzendua: Kualifikazio maila baxuko pertsona langabetuak. Gehienez 20 pertsonako taldea osatuko litzateke baldin eta araudiak jarraituz segurtasun neurriak betetzea posible bada (COVID19 egoerara egokituz).

·Aurreikusitako egutegia:

- Izena ematea: 2020ko ekainaren 11etik 26ra.

-  Harrera eta orientazio saioak: 2020ko irailaren 7tik irailaren 25era.

-  Hasierako Formazio saioak: 2020ko urriaren 19tik aurrera.

Informazio gehiagorako, lhl@imaltuna.com edo 943 899 272 zenbakira deitu daiteke.

Bilatzailea

Kategoriak

Harremana

Miren 943 89 92 73- Bizikasi
Oihane 943797900- IEFPS Aretxabaleta Lanbide Eskola

Gurekin harremanetan jarri nahi al duzu ? Beherako botoia klikatu besterik ez duzu egin behar.

Kontaktua
Design by Shareweb