Erabiltzailea: Pasahitza:
Bizikasi

Lanbide Heziketako
Bitartekotza Zerbitzua
Albisteak

Arrasateko Arrasateko Emakume Txokoak Arrasateko emakumeen ahotsak entzuteko ekimena abiarazi du Covid-19an bizitako esperientziak jasotzeko

Astelehena, 2020eko Ekainaren 22a

Emakumeen bizipenak, kezkak, ardurak eta koronabirusak azaleratutako egoerak jaso nahi ditu Emakume Txokoak. Horretarako herriko emakumeei, formatu librean, haien ekarpena egiteko eskatzen die.

Arrasateko Udaleko Emakume Txokoak zerbitzuak emakumeen ikuspegia jaso nahi du koronabirusaren krisia nola bizi izan duten jakiteko eta ikusarazteko. Adin eta profil guztietako emakumeen bizipenak, hausnarketak, emozioak, beharrak eta aldarrikapenak jasotzea da asmoa, krisi egoera ikuspegi feministatik lantzeko. Emakume Txokoak adierazi duenez, “emakumeok errelato ofizialetatik kanpo gelditzen gara behin eta berriro, horregatik, Covid 19ak eragindako konfinamendu eta krisi egoeran, Arrasateko emakumeok bizitako esperientzien kontakizunak jaso nahi ditugu”.

Nola parte hartu?

15 egun dituzte esaldi bat, gutun bat, audio bat, olerki bat, ipuin bat, bideo bat, argazkiak, irudiak edo espresiorako beste edozein euskarri erabiliz mezu bat bidaltzeko.

Ekarpenak anonimoak izan daitezke, edo izen abizenekin sinatutakoak, eta bakarka zein taldean egin daitezke. Hamabost egunen ondoren ekarpenekin kontakizun bat egingo du Emakumeen Txokoak eta aurretik emango die azken produktuaren berri parte hartzaileei.

Informazio dena HEMEN.

 

Bilatzailea

Kategoriak

Harremana

Miren 943 89 92 73- Bizikasi
Oihane 943797900- IEFPS Aretxabaleta Lanbide Eskola

Gurekin harremanetan jarri nahi al duzu ? Beherako botoia klikatu besterik ez duzu egin behar.

Kontaktua
Design by Shareweb