Erabiltzailea: Pasahitza:
Bizikasi

Lanbide Heziketako
Bitartekotza Zerbitzua
Albisteak

Euskal Euskal Herriko gazteen lankidetza sarea, martxan

Astelehena, 2020eko Ekainaren 29a

Gazteek euren etorkizunean eragin dezaketen gaien inguruan hausnarketa egitea eta iritziak partekatzea du helburu.
$imagen.alt.data/
Eusko Ikaskuntzak, Euskadi eta Nafarroako Gazte Kontseiluen, Udako Euskal Unibertsitatearen, Akitania-Berria, Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Euskal Herriko Gazteen Lankidetza Sarea abiarazi du. Gazteek euren etorkizunean eragin dezaketen gaien inguruan hausnarketa egitea eta iritziak partekatzea du helburu.


Abenduaren 14an 18 eta 35 urte arteko Euskadiko, Nafarroako eta Iparraldeko 40 gazte bildu ziren Donostian. Jardunaldi horretan, erronkak, tresnak eta elkarlanerako ildoak identifikatu zituzten.


Aipatzekoa da, halaber, Iruñean eta Baionan ere foroak antolatu dituzte, otsailaren 8an eta martxoaren 14an hurrenez hurren. Horren ondoren, mugaz haraindiko foro bat egingo da, emaitza guztiak aztertzeko.


Iturria: Eusko Ikaskuntza.

Bilatzailea

Kategoriak

Harremana

Miren 943 89 92 73- Bizikasi
Oihane 943797900- IEFPS Aretxabaleta Lanbide Eskola

Gurekin harremanetan jarri nahi al duzu ? Beherako botoia klikatu besterik ez duzu egin behar.

Kontaktua
Design by Shareweb