Erabiltzailea: Pasahitza:
Bizikasi

Lanbide Heziketako
Bitartekotza Zerbitzua
Entitateak

EKIN EKIN EMAKUMEAK

Inprimatu Inprimatu Atzera Atzera

Ekin Emakumeak elkarteak azken hamasei urteotan emakumeen integrazio sozial eta kulturala bideratu izan du Arrasaten, helburu garrantzitsu bezala euren garapena euskaraz izatea delarik. Ikusita herrian eta EAEn etorkinak geroz eta gehiago direla, eta hauen behar sozial eta kulturalei erantzun asmoz elkarteak etorkin hauentzat Harrera eta Formazio modulua sortu du. Elkartea azken sei urteotan etorkinen integrazioa bideratzen jardun du Arrasaten, hauentzako helburu eta gune propioak sortuz. Proiektu honekin lortu nahi duguna, hemengo eta kanpotik etorritako pertsonen artean harremana sortzea, eta berdintasunean oinarritutako integrazio integral bat lortzea litzateke. Etorkinen eskubideak bermatu eta ahalduntzea sustatu nahi da. Horretarako, baliabide eta tresna egokiak sortuko dira. Hauei egokitutako formazio modulu bat aurrera eramango da, zerbitzuen gaineko informazioa eskuratzeko aukera izango dute, beraien beharretara egokitutako ikastaroak antolatuko dira eta euskal kulturaren inguruan oinarrizko ezagutzak bereganatzeko aukera izango dute, integraziorako lehen pausoak emanez.

 

Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzean oinarrituta dago elkartearen jarduera osoa. Proiektuaren helburuak ere horretara bideratuta daude. Horretarako, batez ere emakumeekin eta emakumeentzat egiten dugu lan, euren garapen integrala bultzatzen.


Helbidea: PAULO URANGA, 4-behea
Herria: ARRASATE
Telefonoa: 943798370
Fax:
E-maila: integrazioa@movistar.es edo emakumeak@ekinemakumeak.eus
Web orria: http://ekinemakumeak.kzcomunidades.net
Harremanetarako pertsona: EKIN EMAKUMEAK
Irakaskuntza mota: Bestelakoak


Antolaturiko ikastaroak
TAO Ikastaroa

Norbere burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipozean bilakatu eta barne bakea lantzeko tailerra

Erditzearen boterea berreskuratzen

Haurrak mundura ekartzeko prozesuan jabetu, ahaldudundu eta erdtizeko boetea berreskuratzearen indarrarraren inguruko lanketak.

Harremana

Miren 943769394 Bizikasi
Ohiane 94379790- IEFPS Aretxabaleta Lanbide Eskola

Gurekin harremanetan jarri nahi al duzu ? Beherako botoia klikatu besterik ez duzu egin behar.

Kontaktua
Design by Shareweb