Erabiltzailea: Pasahitza:
Bizikasi

Lanbide Heziketako
Bitartekotza Zerbitzua
Entitateak

Artzain Artzain Eskola

Inprimatu Inprimatu Atzera Atzera


Artzain Eskola mundu osoan artzaintzarako erreferente bilakatu da. Euskal profesional eta ikasleak hartzen ditu eta baita beste erkidegoetatik eta herrialdeetatik datozenak ere.

Eskola honek tokiko arrazak (latxa) erabiltzeko sistema defendatzen du eta oinarri ditu animaliak eta ingurumena errespetuz erabiltzea eta lurraldea gestionatzea (larrea erabiltzea). Gainera, sektore garapen eta ikerketa erakundeen eta elkarteen laguntza du, prestakuntza programetan parte hartzen dute eta. 

Profesionalen eskura jartzen dugun tresna bat da Enplegurako Prestakuntza (EP), hala nola Nekazaritza-sektoreko profesionalentzat, nekazaritzako elikadura enpresetakoentzat, elkarte profesionaletakoentzat eta EAEko erakundeetakoentzat, sektore eta esparru horretan lan egiten dutenen kualifikazio profesionala egokitzeko eta balio-kate osoa hobetzeko, eta, hala, EAEko lehen sektoreko, elikadura-sektoreko eta landa-inguruneko lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzen laguntzeko.


Helbidea: Arantzazuko Gomiztegi Baserria
Herria: Oñati
Telefonoa: 943251008
Fax:
E-maila: artzaineskola@hazi.es
Web orria: http://fpe.hazi.es/default.asp?id=eu
Harremanetarako pertsona:
Irakaskuntza mota: Presentziala / Autoprestakuntza / E-learning


Antolaturiko ikastaroak
Ustiategiaren kudeaketa tekniko-ekonomikoa eta sektoreko laguntza plangintzak

Artaldearen eta ustiategiaren indize tekniko-ekonomikoen kudeaketa eta maneiua. Sektoreko laguntza plangintza desberdinen analisia.

Idiazabal gazta eta esnekiak egitea (dibertsifikatzea)

Pasta prentsatuzko gazta (Idiazabal), gazta zahar krema, gazta freskoa eta mamia egitea.

Erditzealdian eta gaztagintzan lana antolatzea

Erditzealdian eta gaztagintzan kontuan hartu beharreko gaiak eta zereginen antolakuntza.

Harremana

Miren -943769394- Bizikasi
Nuria -943797900- IEFPS Aretxabaleta Lanbide Eskola

Gurekin harremanetan jarri nahi al duzu ? Beherako botoia klikatu besterik ez duzu egin behar.

Kontaktua
Design by Shareweb