Erabiltzailea: Pasahitza:
Bizikasi

Lanbide Heziketako
Bitartekotza Zerbitzua
Helburu estrategikoak
Eskualdeko formazio eskaintzaren kudeaketa:

Debagoieneko bailaran dagoen formazio eskaintzari buruzko informazio gaurkotua eskuratzea, herritarrei eskuragarriago ipiniz, babes urritasuna duten kolektiboei bereziki: Emakumeak, iraupen luzeko langabetuak, atzerritarrak, etab.

Garapenerako lankidetza:

Bailarako herritar, erakunde, udaletxe eta elkarte desberdinen laguntza eta elkarlanari esker, eguneroko bizitzarako baliagarri diren prestakuntza programak garatzea.

Aholkularitza eta banakako jarraipena:

Gure tresna garrantzitsuena ikasketa-ibilbidea pertsonalizatzen laguntzeko. Prozesu osoan zehar, aholkularitza, informazio eta bideratze zerbitzua presente egongo dira. Horretarako, bitarteko bat dago arlo honetaz arduratuko dena: zure beharrak asetzen saiatuko den pertsona alegia, aldiro dei eginez eta egungo egoera eta emandako zerbitzuari buruz galdetuz.

Horretaz gain, berrikuntzen artean, SMS bidez azken albiste edo berriak mugikorretara bidaltzeko aukera izango da, betiere bakoitzaren interes eta beharretara egokituz.

Lan merkatutik urrunen dauden taldeei ahaleginak bideratu:

Pertsona guztiei, eta lehentasunez, aukera gutxien dutenei, informazioa, bitartekotza, orientazioa eta tutoretza jasotzeko aukera ziurtatzea. Pertsona hauen egoera hurbiletik bizi eta irtenbide eta proposamen egokiak bideratu, talde hauei lagundu ahal izateko: "Debagoienean bizi diren pertsona guztiek, herritarrek, ikasteko aukera erreala izatea, era desberdin batean, malguagoa eta beraien beharretara egokitua ".

Harremana

Miren -943769394- Bizikasi
Nuria -943797900- IEFPS Aretxabaleta Lanbide Eskola

Gurekin harremanetan jarri nahi al duzu ? Beherako botoia klikatu besterik ez duzu egin behar.

Kontaktua
Design by Shareweb