Erabiltzailea: Pasahitza:
Bizikasi

Lanbide Heziketako
Bitartekotza Zerbitzua
Ikastaroak

Segurtasuna Segurtasuna wifi inguruneetan

Inprimatu Inprimatu Atzera Atzera

Wifia bezalako haririk gabeko teknologien bidezko konektibitateari esker, kableen deserosotasunaz libratu eta Interneten erabileran aurrerapauso kualitatibo bat eman ahal izan dugu, bai eremu profesionalean bai pertsonalean.

Baina erosotasun horren ordain gisa arrisku handiagoa daukagu segurtasunaren aldetik; izan ere, etengabe sortzen dira ahuleziak, erabilitako protokolo desberdinei eragiten dietenak: WEP, WPA eta duela aste batzuk (2017ko urrian) baita WPA2 ere; azken hori protokoloaren nukleoan identifikatutako akats batzuen agerpenaren ondorioz, "KRACK ahulezia" izenekoa eragin dutenak.

 
Helburuak:

Jardunaldi honetan haririk gabeko teknologia ororen berezko ahuleziak azalduko dira, bai eta eraso-bektore ohikoenak ere. Modu teknikoan azalduko da eraso horien oinarria; halaber, ingurune horiek ikuskatzeko sortutako aplikazioak erakutsiko dira.

Erasoen kontzeptu-probak egingo dira eta horiek arintzeko modua azalduko da.
 
 
Programa:

  •         Sarrera.
  •         Dauden teknologiak.
  •         Wifi inguruneko arkitektura.
  •         WEP sareen aurkako erasoak.
  •         WPA/WPA2 sareen aurkako erasoa.
  •         Erasoak WiFi Pineapple erabilita.
  •         KRACK ahulezia.
  •         Ahuleziak arintzea.


Baldintzak:  
Hizkuntza: Gaztelera
Hartzaileak: Wifi inguruneen ahuleziak, eraso-bektoreak eta horien aurkako neurriak ezagutzeko interesa daukaten IT profesionalak.
Modalitatea: Presentziala zentroan
Ordutegia eta egunak: Otsailak 15, 9:30etatik 13:00etara
Herria: Arrasate
Iraupena: 3,5 ordu
Ziurtagiri edo titulua: Bai
Hasiera Data: 2018-02-15
Bukaera Data: 2018-02-15
Prezioa: 0 euro
Diruz-laguntzen du(t)en entitatea(k): Eusko Jaurlaritza. SPRI
Gaia: Informatika
Izenemate bukaera: Zehaztu gabe

Zentro antolatzailea: GARAIA berrikuntza gunea
Harremanetako pertsona:
Informazio gehiago: 943038846
Zentroaren posta-e: 0
Harremana

Miren -943769394- Bizikasi
Nuria -943797900- IEFPS Aretxabaleta Lanbide Eskola

Gurekin harremanetan jarri nahi al duzu ? Beherako botoia klikatu besterik ez duzu egin behar.

Kontaktua
Design by Shareweb