Erabiltzailea: Pasahitza:
Bizikasi

Lanbide Heziketako
Bitartekotza Zerbitzua
Ikastaroak

Adinekoen Adinekoen erorikoak prebenitzeko tailerra

Inprimatu Inprimatu Atzera Atzera

Adinekoen erorikoak prebenitzeko tailerra antolatu dute Udalak eta Osakidetzak bigarren aldiz.

Martxoaren 13an eta 15ean egingo dira, 16:30etik 18:00ak bitartean Agorrosingo Kirol Gunean, eta saio teoriko eta praktikoak izango dira. Horregatik arropa erosoa eramatea gomendatzen da.

Martxoaren 13an Lucia Bengoetxea Osasun publikoko teknikariak, Ane Leturia Osasun-zentroko medikuak eta Junkal Zubizarreta Aholkularitza fisikorako zerbitzuaren arduradunak emango dute tailerra: besteak beste, Osasun-azterketak eta erorikoek berekin dituzten arriskuak; Elikagaien, oinetakoen eta arroparen garrantzia; eta Jarduera fisikoa gaiak izango dituzte berbagai.

Martxoaren 15ean Xabier Legorburu Bergarako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako arduraduna, Izaro Ormazabal Osasun-zentroko fisioterapeuta eta Lucia Bengoetxea Osasun publikoko teknikaria arituko dira saio teoriko eta praktikoan; eta honako gaiak landuko dituzte: Teleasistentzia, etxeko laguntza eta suteen aurkako sistema; eta Ortopedia euskarriak eta nola erori eta erori ondoren nola jaiki ikastea.

 

Guztira 30 plaza eskainiko dira. Interesatuek lehenbailehen eman beharko dute izena Agorrosinen (943 777095) edo Osasun-zentroan (943 035400).


Baldintzak:

  

 

 

Hizkuntza: Elebitan
Hartzaileak: Edonor
Modalitatea: Presentziala zentroan
Ordutegia eta egunak: Martxoak 13 eta 15, 16:30etatik 18:00etara.
Herria: Bergara
Iraupena: 3 ordu
Ziurtagiri edo titulua:
Hasiera Data: 2018-03-13
Bukaera Data: 2018-03-15
Prezioa: 0 euro
Diruz-laguntzen du(t)en entitatea(k): Bergarako Udala. Osakidetza
Gaia: Osasuna
Izenemate bukaera: Zehaztu gabe

Zentro antolatzailea: Bergarako Udala
Harremanetako pertsona: Mariaje Unamuno
Informazio gehiago: 943779124
Zentroaren posta-e:
Harremana

Miren 943769394 Bizikasi
Ohiane 94379790- IEFPS Aretxabaleta Lanbide Eskola

Gurekin harremanetan jarri nahi al duzu ? Beherako botoia klikatu besterik ez duzu egin behar.

Kontaktua
Design by Shareweb