Erabiltzailea: Pasahitza:
Bizikasi

Lanbide Heziketako
Bitartekotza Zerbitzua
Ikastaroak

Jardunaldia: Jardunaldia: BIND 4.0. | Virtual Demo Day 2020

Inprimatu Inprimatu Atzera Atzera

Bizkortze eta berrikuntza irekiko BIND 4.0 plataformak bere lehen ekitaldi birtuala egingo du uztailaren 3an, The Best of BIND 4.0: Virtual Demo Day. Hautatutako mundu osoko 38 startup-ek, BIND 4.0 plataformako partner diren 52 enpresa handien lankidetzarekin, garatu dituzten 53 proiektu teknologiko berritzaileak aurkeztuko dira ekitaldi horretan.

COVID-19ak eragindako egungo egoera latzaren ondoren, proposamen teknologiko berriak "plazaratzeko" ekitaldia aldatzearen alde egin du BIND 4.0 programak, aurten ekitaldia modu telematikoan egin dadin. BIND plataformaren laugarren edizioaren amaierako ekitaldi horretan -bosgarren deialdia ere bertan aurkeztuko da-, berritasunez betetako esperientzia aparta biziko da, 4.0 industriaren eta ekintzailetzaren sektoreko guruekin eta zenbait kasu arrakastatsurekin. Horiek guztiak erakusketa guztiz digitaleko espazio batean erakutsiko dira.

Ekitaldian Coca Cola edo Unilever gisako enpresek esku hartuko dute, Fabrikazio Aurreratuaren, Energia Adimendunaren eta Osasunaren eta Elikaduraren Teknologiaren alorretara zuzendutako teknologiekin berritu duten 52 partner horien barruan.

Horrez gain, ekitaldi honek espazio birtual bat izango du, laugarren edizio honetan hautatutako 38 startup-etako proiektuak erakusteko.

BIND 4.0 plataformak guztira 108 startup bizkortu ditu eta 178 proiektu berritzaile garatu ditu bere lau deialdieta.


Baldintzak:  
Hizkuntza: Gaztelera
Hartzaileak: Edonor
Modalitatea: Presentziala zentroan
Ordutegia eta egunak: Uztailak 2 eta 3, 9:00etatik 13:00etara
Herria: Arrasate
Iraupena: -
Ziurtagiri edo titulua:
Hasiera Data: 2020-07-03
Bukaera Data: 2020-07-03
Prezioa: 0 euro
Diruz-laguntzen du(t)en entitatea(k): -
Gaia: Bestelakoak
Izenemate bukaera: Zehaztu gabe

Zentro antolatzailea: GARAIA berrikuntza gunea
Harremanetako pertsona:
Informazio gehiago: 943038846
Zentroaren posta-e: 0
Harremana

Miren 943 89 92 73- Bizikasi
Oihane 943797900- IEFPS Aretxabaleta Lanbide Eskola

Gurekin harremanetan jarri nahi al duzu ? Beherako botoia klikatu besterik ez duzu egin behar.

Kontaktua
Design by Shareweb