Erabiltzailea: Pasahitza:
Bizikasi

Lanbide Heziketako
Bitartekotza Zerbitzua
Ikastaroak

IDAZLE IDAZLE ESKOLA Graduondokoa

Inprimatu Inprimatu Atzera Atzera

UNED-Bergara Bergarako IDAZLE ESKOLAk 18 urtez garatu du bere idazketa metodologia eta pedagogia. Eta bere arrastoa uzten ari da euskal literaturan, testugintzan eta kulturgintzan. Ikastaroaren 17. edizioa izango da aurtengoa. IDAZLE ESKOLAk edozein lanetan euskaraz idazteko gaitasuna bermatzen du, sormenaren erabileraz idazketa genero ezberdinak berritzen erakutsiz. Horretarako, aspaldiko urteetan idazketa sortzailea lantzen du, ahozko zein idatzizko generoetan trebatuz.

Hiru ardatz:

• Ikasketa praktiko eta pertekatuak. Hasiera hasieratik ikaslearen gaitasunetik abiarazi eta helburu duten idazketa eredutik abiatzen da ikaslea lehen ikasturtean. Beste ikasle batzuk eta irakasleak irakurriko dituzten testuak idatziko ditu ikasleak , eta aldi berean, beste ikaskide eta idazle batzuen lanak irakurriko ditu, lehen unetik aldi berean idazle eta irakurlearen ikuspegietatik hausnartuz.

Gainera, ikasturte amaierarako ikasleak 5.000 karaktere inguruko testuak argitaratzeko konpromezuari egingo dio aurre urtean zehar egindako lanaren bidez. Horretako IDAZLE ESKOLAk argitaratzeko ematen dituen aukerez baliatuko da. Ikasleek hainbat komunikabidetan idazteko aukera dute, eta horien artean, azpimarratuko genuke 2004-05 ikasturtetik 2009-10 ikasturtera bitarte Garako Kultura gehigarriak, MUGALARIn eskainitako orria, edo 2012tik aurrera urtero 7K-ak eskainitako uda gehigarria.

•Idazketa sortzailea. Idazteko erabili daitezkeen estrategia sortzaileak funtsatzen oinarritzen da graduondoa. Horrek sormena indar eraldatzaile duten hainbat lanbidetan ere izugarrizko eragina duelarik ( irakaskuntza, pedagogia, osasuna…)

• Hartzaile-irakurlea jomugan duen irakaskuntza tutorizatua. Erreala kontutan hartuta egindako idazketa bat du helburu. Beraz, Idazle Eskolak zuzentasun gramatikalaz haratago, hartzailearen ulergarritasun maila ere hartuko du kontutan. Honela, Idazle Eskolak Erretorikak bere sorreratik duen helburuari heltzen dio: hartzailea testuari atxikirik eusteko helburuarekin. Ikasleak bigarren mailan hautatzen duen tutore pertsonalak laguntzen dio ikasleari gradu-ondo amaierarako 30 orri inguruko lana burutzen, editore lanak eginez.


Baldintzak:  
Hizkuntza: Euskara
Hartzaileak: • Formakuntza honen amaieran lizentziatu edo graduatu izango den literaturzalea. • Lanbidez idazketan edota testuen zuzenketan diharduten profesionalak (euskaltegietako irakasle, irakasle, editore, maisu-maistra, itzultzaile, kazetari…). • Irakurtzeko zaletasuna eta irakurritakoa interpretatzeko zaletasuna duen edozein graduatu edo lizentziatu idazteko eta irakurtzeko zaletasuna dakarrena.
Modalitatea: Online/Internet
Ordutegia eta egunak: Urriaren 19tik apirilaren 4ra
Herria: Bergara
Iraupena: 7 hilabete
Ziurtagiri edo titulua: Bai
Hasiera Data: 2020-10-19
Bukaera Data: 2021-04-04
Prezioa: PREZIOA (ikasturteko) 1.300€ (%10eko deskontua urriaren 10a baino lehen ordainduz gero)
Diruz-laguntzen du(t)en entitatea(k): Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa
Gaia: Bestelakoak
Izenemate bukaera: -

Zentro antolatzailea: U.N.E.D
Harremanetako pertsona: Joxu
Informazio gehiago: 943769033
Zentroaren posta-e: info@bergara.uned.es
Harremana

Miren 943 89 92 73- Bizikasi
Oihane 943797900- IEFPS Aretxabaleta Lanbide Eskola

Gurekin harremanetan jarri nahi al duzu ? Beherako botoia klikatu besterik ez duzu egin behar.

Kontaktua
Design by Shareweb