Erabiltzailea: Pasahitza:
Bizikasi

Lanbide Heziketako
Bitartekotza Zerbitzua
Zer eskaintzen dizugu?
Debagoieneko Bitartekaritza Zerbitzua:

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Prestakuntzarako Sailburuordetzak Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntza sustatzeko eta bultzatzeko helburuarekin sortutako zerbitzua da.

Ikaskuntza haurtzaroari edo nerabezaroari soilik mugatzen ez zaion etengabeko prozesua da, hau da, bizitzako garai guztietan garatzen dena. Ulertzen da etengabeko ikaskuntza honen barruan, araututa edo arautu gabeko heziketa ekintza bakoitzak persona modura garatzen gaituela. Horregatik, Bitartekaritza Zerbitzuak edozein Ikaskuntzari buruz informatzen du:

  • Ikaskuntza formala: Arauturik dauden eta egiaztagiri ofizial bat lortzeko egiten diren ikasketak: DBH, Lanbide Heziketa, unibertsitate ikasketak, ikasketa artistikoak, hizkuntza-eskola ofizialak…
  • Ikaskuntza ez-formala: Lan-munduan txertatzeko edo lanpostuari hobeto egokitzeko ikaskuntza: lanerakoa edo etengabekoa.
  • Etengabeko ikaskuntza: Aisialdian edo ongizate pertsonala lortzeko egin ohi ditugun askotariko ikaskuntzak: Kirola, esku-lanak, terapiak, informazio-jarduerak…

Eskaintzen diren zerbitzuak:

Garapen pertsonalari begira nahiz lan munduratzeari begira, eskualde eta herrialde mailan eskaintzen den formazio aukera osoaren informazioa aurkitzeaz gain, balio erantsiko beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen dizkizugu:

  • Eskualdeko formazioaren katalogo bat: Akademiak, elkarteak, unibertsitateak, ikastetxeak, etab. beraiekin harremanetan jartzeko datuekin batera.
  • Eskualdeko formazioaren inguruko azken albisteak
  • Intereseko web orrietarako estekak.
  • Eskualdean zehar dauden ikastaroak aurkitzeko bilatzaile aurreratua.
  • Iradokizunetarako postontzia: Herritarrek adierazten dituzten iritzi, iradokizun eta kontsulta desberdinak jasotzeko web guneko formularioa; Azken finean, arreta zerbitzuaren kalitatea ezagutu eta hobetzeko helburuarekin.
  • Newsletter: Zure korreo elektronikoan azken albisteak jasotzeko harpidetza egiteko aukera.

Bitartekotza zerbitzua, hau da, Bizikasira denak formazio aukera desberdinen inguruko informazioa, orientazioa eta aholkularitza zerbitzua emango dion bitarteko bat aurkituko du.

Pertsonei informazioa eta aholkularitza eskaini online, telefonoz edota aurrez aurre.

  • Titulu akademikoei, profesionaltasun ziurtagiriei eta lan esperientziaren bidez gaitasuna egiaztatzeko egiturari buruzko informazioa eman.
  • Ikaskuntza formalari eta ez-formalari buruzko zalantzak argitu.
  • Gaurko eta geroko Prestakuntza interesen azterketa, adierazpena eta zehaztapena.
  • Etengabeko Prestakuntza Ibilbidearen plana egiten laguntzea.
  • Prestakuntza nahiei eta beharrei erantzuna emango dion informazioaren bilaketa.

Etengabeko ikaskuntzako jarduera zehatzak sustatzea, diseinatzea eta garatzea, tokiko edo eskualdeko esparruan alor honetan antzemandako beharrizanen arabera eta eskualdeko eragileekin lankidetzan.


Norentzat da:

Bitartekaritza zerbitzua publikoa eta doan da, berez 16 urte edo gehiagoko pertsonen artean prestakuntza sustatzea duelarik helburu. Norberaren ibilbide pertsonalak edota profesionalak osatzen laguntzeko sortua da bere interesak eta gaitasunak kontuan hartuz.

Informazioa eskaintzen dugu eguneroko bizitzako testuinguru informaletako ikasketen gainean, pertsonala, familiara, profesionala, eta abar.

Harremana

Miren -943769394- Bizikasi
Nuria -943797900- IEFPS Aretxabaleta Lanbide Eskola

Gurekin harremanetan jarri nahi al duzu ? Beherako botoia klikatu besterik ez duzu egin behar.

Kontaktua
Design by Shareweb