Erabiltzailea: Pasahitza:
Bizikasi

Lanbide Heziketako
Bitartekotza Zerbitzua
Albisteak

Berriz Berriz martxan dira Eusko Jaurlaritzako Etengabeko Ikaskuntzako Bitartekaritza zerbitzua

Ostirala, 2020eko Abenduaren 11a

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saila, Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Prestakuntzarako, Sailburuordetzak sortutako Bitartekari zerbitzuen sarearen partaide gara. Eskualde bakoitzean bitartekari zerbitzu bat dago eta zerbitzu hau guztiz doakoa da.


Zerbitzuaren helburuak hauek dira:

  • Gipuzkoako hiritarrei informazioa eta orientazioa ematea prestakuntza eta ikaskuntzako eskaintzari buruz, haien interesak eta beharrak kontuan hartuta.
  • Prestakuntza eta ikaskuntza eskaintza eta eskaria sustatzea.

Esandako helburuak bete ahal izateko ikaskuntzako bitartekaritza zerbitzuak ondorengo funtzioak garatzen ditu:

  • Debagoienean, ezagutzaren edozein esparrurekin lotutako ikaskuntzari buruzkoak diren prestakuntzako jarduera eta ekimeni buruzko informazio zehatza eta eguneratua bildu, bizialdi osoko ikaskuntzaren testuinguruan; urrutiko prestakuntzako eskaintzak ere aintzat hartuko dira. Informazio hori eskuragarri jarriko da www.bizikasi.com ataraian eta ere beran, www.hiru.com/hirubila atarian ere publikatuko da.
  • Formakuntza herritarrei hurbiltzea.
  • Erakundeekin, hezitzaileekin eta eremuko beste eragileekin lan proaktiboa egitea bizialdi osoko ikaskuntza-jarduerak sustatzeko.

Informazio gehiagorako, jarri zaitez gurekin harremanetan: info@bizikasi.com helbidera idatziz, 943 899 273 edo 943 79 79 00 zenbakietara deituz.

Bilatzailea

Kategoriak

Harremana

Miren 943 89 92 73- Bizikasi
Oihane 943797900- IEFPS Aretxabaleta Lanbide Eskola

Gurekin harremanetan jarri nahi al duzu ? Beherako botoia klikatu besterik ez duzu egin behar.

Kontaktua
Design by Shareweb