Erabiltzailea: Pasahitza:
Bizikasi

Lanbide Heziketako
Bitartekotza Zerbitzua
Albisteak

Auzoko "Auzoko" programan izena emateko epea zabalik dago

Astelehena, 2021eko Irailaren 27a

Euskaratik urruti dauden herritarrak (etorkinak edo bertakoak) euskarara hurbiltzea eta, bide batez, herrian integratzen laguntzea, pertsona horien hizkuntza eta kultura ezberdinak aintzat hartuz eta balioan jarriz.

Horixe da Auzoko programaren helburua, eta, horretarako, bi hanka edo osagai nagusi ditu: Auzokideak (euskarara hurbildu nahi dutenak) eta Auzotarrak (euskal hiztunak). Astean behin elkartzen dira, ekintza ludikoen bidez elkarren arteko zubiak eraiki eta harreman sareak sortzeko, euskara ardatz hartuta.

Urriaren erdialdera jarriko da martxan Auzoko programaren bederatzigarren ikasturtea, baina izen-ematea zabalik dago jada; Auzokide edo Auzotar bezala parte hartu nahi izanez gero, deitu 688 651 205 zenbakira edo idatzi onatikoauzoko@gmail.com helbidera.

Bilatzailea

Kategoriak

Harremana

Miren 943 89 92 73- Bizikasi
Oihane 943797900- IEFPS Aretxabaleta Lanbide Eskola

Gurekin harremanetan jarri nahi al duzu ? Beherako botoia klikatu besterik ez duzu egin behar.

Kontaktua
Design by Shareweb