Debagoieneko Lanbide Heziketako Bitartekotza Zerbitzua gara. Eskualdean dauden prestakuntza eskaintza guztiak biltzen dituen gune bakarra (eskolak, lanbide heziketa zentroak, unibertsitateak, akademiak, musika eta hizkuntza eskolak, elkarteak, etab.).
Informazioa herritarren eskura egon ahal izateko on-line aholkularitzaz gain, presentziazko zuzeneko aholkularitza eta telefono bidezkoa aurkitu daiteke, pertsonen beharren arabera irtenbide egokienak proposatu ahal izateko.
Entitate eta norbanakoen artean bitartekari izan nahi dugu, pertsonaren ikuspegitik prestakuntza arautuan sartzeko erraztasunak eman nahi dizkiegu herritarrei, batez ere gizartean kaltetuenak diren kolektiboei: Emakumeak, iraupen luzeko langabetuak, etorkinak, gizarte-bazterketa jasateko arriskua dutenak, etab. Izan ere, ikaskuntzak pertsonen gizarteratzea, aukera berdintasuna, aniztasuna eta bizi kalitatearen hobekuntza errazten du.
Zerbitzu hau doakoa da, Eusko Jaurlaritzako Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzak diruz lagundutakoa. EAEko eskualde ezberdinetan bitartekotza sarea aurkitu dezakezu: www.hiru.com/ikasgida.